XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina San Pauloren kartetan aurkituko dau erantzuna.

Korintotarrei zuzendutako lehenengo epistolan, hain zuzen be: Aurkitu nuen azkenez atsedena... Elizaren gorputz mistikoa gogoan nerabilela.

San Paulok aipatzen dituenetariko atal batean ere ez nuen neure burua ikusten; edota, hobeki esan, guztietan ikusi nahi nuen...

Karitateak neure bokazioaren giltza eman zidan.

Jabetu nintzen Eliza atal ezberdinez. osatua bazegoen, guztietarik beharrezkoena, bikainena ez zitzaiola faltako.

Elizak Bihotz bat zuela jabetu nintzen, eta Bihotz hau Maitasunez gartsu zegoela.

Jabetu nintzen Maitasunak soilik higiarazten zituela Elizaren atalak; Maitasuna itzaliko balitz, Apostoluek ez luketela gehiago Ebanjelioa iragarriko, Martiriek uko egingo lioketela odola isurtzeari...

Maitasunak bokazio guztiak hartzen zituela konturatu nintzen, Maitasuna guztia zela, aldi eta toki guztiak hartzen zituela... hitz batez, Betikoa dela!...

Orduan, neure poztasun eldarniagarriaren gainezkaldian deiadar egin nuen: Oi, Jesus, ene maitea!...

Azkenez aurkitu dut neure bokazioa: Maitasuna da!...

Bai, aurkitu dut neure tokia Elizan, eta toki hori, oi ene Jainko!, zuk zeuk eman didazu...: neure Ama den Elizaren bihotzean, ni Maitasuna izango naiz!... Horrela guztia izango naiz..., horrela nire ametsa betea izango da! (B Esk., 3ampsupi;).

Teresak gainditu ditu panteismo amesak.

Baita harropuzkerian jausteko arriskua be.

Egia esateko, aberastasun izpiritualak dira bidegabeko bihurtzen gaituztena, zerbait handi direla pentsatu eta atseginez aberastasun hauetan atseden hartzen denean... (TG 197).

Ni, argitako ume hau, jabetu nintzen guztia izateko nire gurariak, bokazio guztiak hartzekoak, bidegabeko bihur nintzaketen aberastasuna zirela (B Esk., 4ª)

Paregabeko paraboletan kontatuko dausku bere maitasunaren borroka ederra.

Teresari ez jako atsegin Israelgo sasi-profeten antzera herrenka jokatzerik (ik. 1 Erg 18, 20)

Beti izan da helburu haundiko neskea.

Oso-osorik oratzen dautso.

Bederatzi-hamar urtekin Joana Ark-ekoaren eta Frantziako beste emakume zangarren antzera egintza heroikoak betetera deitua sentitzen da.

Ta orain maitasunaren borrokan, Jaungoikoagaitik inondikoak nahi ditu egin.

Baina Teresa konturatzen da Jaungoikoak ez dautsola bere maitasuna besterik eskatzen.

Hau idatziko dautso bere ahizta Leonieri: Ziur diotsut Jainkoa zuk uste baino hobea dela.

Begirada batez pozten da, maitasunezko hasperen batez...

Niri santutasun-bidea oso erraza iruditzen zait, Jesus bihotzez irabazi behar dela uste baitut...

Begira iezaiozu bere ama haserrarazi duen umetxoari, ama suminduz edo honen esana ez eginez: bazter batean babestu eta musturrak jarriz, zigortua izateko beldurrez oihu egiten badu, ziur aski amak ez dio barkatuko bere hutsegitea; baina bere besotxoak luzatzen badizkio, irribarre batekin zera esanez: emaidazu musua, ez dut berriro egingo, ez al du amak samurtasunez bere bihotzaren kontra estutuko egin duen guztia ahaztuz?...

Hala ere, amak badaki bere umetxo maitea berehala berriro lehengora itzuliko dela, baina ez dio axola: umeak berriro bihotza irabazten badio, sekula ez da zigortua izango (...).

Jakin dezagun, beraz, gure maitasunaren eskale den Jainko hau preso edukitzen.

Mirari hau guztia ile bakar batek egin dezakeela esaten digunean, maitasunez egindako ekintza txikienak direla bere bihotza liluratzen dutenak adierazten digu...